Bihar zabalduko da Gabonetako erakusleihoak bozkatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abe. 18a, 18:29

Dagoeneko bete-betean murgildu gara Gabon giroan eta festen harira, herriko saltokietako erakusleihoak ere modu berezian atondu eta apaindu dira. Orain herritarren txanda iritsi da gustukoen duten erakusleihoa aukeratu eta bozkatzeko. Botoa ematen duten zumaiarren artean 200€-ko sari bat zozkatuko da.

Urtero bezala, tokiko merkataritzari bultzada emateko, erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten ere Udalak eta Zumaiako Merkatari Elkarteak elkarlanean. Lehiaketaren helburua da saltokiek Eguberrietan erakusleihoak apaintzeko egiten duten lana eta esfortzua eskertu eta balioan jartzea.

Ildo horretan, bihar bertan zabalduko da Gabonetako erakusleihoak bozkatzeko epea, horrenbestez, bihartik aurrera, herritarrek turismo bulegoan bozkatu ahal izango dute gustukoen duten erakusleihoa. Pertsona bakoitzak gehienez bi boto eman ahal izango ditu eta boto gehien jasotzen dituen denda izango da irabazlea.

Halaber, herritarren partaidetza eskertze aldera , botoa ematen duten lagunen artean 200€-ko sari bat zozkatuko da abenduaren 31n.

Turismo bulegoan botoa emateko ordutegia:

Asteartetik larubatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Igandea: 10:00-14:00

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide