Etxeen izenak biltzeko laguntza eskatu die Udalak herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abe. 20a, 14:18

Zumaiako Udalak ahalegin berezia egin nahi du herriko etxeen izenak biltzeko, batez ere alde zaharrekoak. Horretarako deialdia egin du herritarrek beren inguruko izenak eman ditzaten. Izan ere, artxiboko agirietan izen batzuk agertzen dira, baina askotan ez dira bat etortzen eskrituretan daudenekin edota familiek erabiltzen dituztenekin: etxekoen izenak edo abizenak, lanbideak, ezizenak...

Horregatik zumaiarrei eskatu nahi die etxeen eskrituretan begiratu eta izenei buruzko informazioa udaletxera eramateko, Euskara Zerbitzura (1. solairuan). 

Argibide gehiago jasotzeko: 943865025 (luzapena 6) // euskaratxanpan@zumaia.eus (Xabier) – euskara@zumaia.eus (Josune).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide