Egonkortze lanak egingo ditu Udalak Ibaia taberna aurreko horman

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko urt. 9a, 18:01

Urteen poderioz, Basadi auzategian dagoen Ibaia taberna aurreko horma mugituz joan da eta horrek noski, ezegonkortasun arazoak sortzeaz gain, eragina izan du aipatu eremuko segurtasunean. 

Horrenbestez, gaur egun hormak duen egoera aintzat hartuz eta bizilagunek egindako eskaerari erantzuna emate aldera, harri-lubeta hori egonkortzeko lanak egingo ditu Udalak.

Obrak datozen asteotan hasiko dira eta helburu dute horma egonkortzeaz gain, eremuaren eta noski, bertatik pasatzen diren oinezkoen segurtasuna berreskuratu eta bermatzea.

Dena den, egonkortze lanak hasi aurretik, asteazkenean, hilak 10, lurzoruko zuloak estaliko ditu Udalak bertatik pasatzen direnen erorketak edota estropezuak ekiditeko.

Horrez gain, eguraldia lagun izanez gero, Zubitxikiko zebrabidea bihar bertan margotu eta zabalduko duela ere iragarri du Udalak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide