Kultur eta Turismo saileko, Distira elkarteko eta Baleike aldizkariko kideek osatutako epaimahaiak dagoeneko aukeratu du guztien artean sariduna. Hain zuzen Agustin Aizpurua izan da 2017-2018ko Gabonetako argazki lehiaketaren irabazlea eta sari gisa Marina Berri jatetxerako bi dastatze menu jaso ditu.
Halaber, Udalak eskerrak ematen dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.