Izan ere, aipatu eremu hori nahiko kaltetuta dago, bertako zorua ez baitago behar bezala mailakatuta eta horrek, erorketak edota irristadak eragin ditzake bertan.
Hori aintzat hartuta, erorketa eta irristadak sahiestu eta bertatik pasatzen diren oinezko zein bizikleten segurtasuna bermatze aldera, bihartik aurrera, espaloia zein bidegorria konpondu eta mailakatzeko lanak egingo ditu Udalak, modu honetara, eremuko mugikortasun zein irisgarritasuna ere hobetuz.
Lanak irauten duten bitartean eremua itxi egingo da eta sahiesbidea jarriko da oinezko zein bizikletentzat.
Eta Estazio auzoko hobekuntza lanekin jarraituz, tunelaren alboan dagoen iturria martxan jartzeko lanak ere egiten ari da Udala eta horiek datorren astean amaitzea espero duela adierazi du.