Udala dagoeneko hasia da jaiak antolatzeko lanetan eta bide horretan, bilera batera deitu ditu herriko talde, elkarte eta eragile oro, haien proposamenak entzun eta jasotzeko eta guztien artean elkarlanean iaz bezain festa egitarau aberats, anitz eta zabala antolatu ahal izateko.
Aipatu bilera datorren otsailaren 6an izango da, arratsaldeko 19:00etan Alondegian.
Dena dela ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasi direnek eta bilerara joan ezin duten lagunek Alondegiako bulegoan aurkeztu ahal izango dituzte haien proposamenak, 943 86 10 56 telefonoan edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikoan.