Errefusaren edukiontzi zaharrak herritarren eskura utzi ditu Udalak Guascorreko aparkalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Dagoeneko Urola Kostako Udal Elkarteak hartu du bere gain zabor bilketa zerbitzu berria eta horren harira, edukiontzi berriak jarri ditu herrian aurreko asteetan zehar.

Hori dela eta, Udalak, bere eskumenekoak diren errefusaren edukiontzi zaharrak herritarren eskura jarri ditu Guascorreko aparkalekuan, interesa dutenek hartu eta berrerabilpen bat eman diezaien. Bertan egongo dira asteazken goiza bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide