Hilabeteak egin ditu itxita Zumaiako Paol bideak eta hainbat lanen ostean, dagoeneko zabalik dago oinezkoentzat aipatu eremua. Edonola ere, oinezko ororen segurtasuna bermatzearren, bertatik paseatzeko garaian, itsasoaren egoeraren inguruko alerta edo iragarpenei adi egotea gomendatu du Udalak.
Halaber, bertan dauden komun publikoak bihar goizean zabalduko direla jakinarazi du.