Bake epaile kargua betetzeko eskaerak aurkezteko azken astea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko martxoaren 6a

Interesdunek udaletxean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak martxoaren 13a arte.

Horretarako ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • Espainiar nazionalitatea izatea
  • Adinez nagusia izatea
  • Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko

Halaber, eskaerak puntuatzeko garaian, aintzat hartuko dira:

  • Zumaian bizitzea
  • Euskara maila: EGA izatea
  • Informatikako ezagupenak edukitzea
  • Antzeko lanetan esperientzia
  • Memoriaren aurkezpena: kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduz
  • Kargurako baliabideak izatea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide