Ildo horretan, Zumaiako udal langile batzuk deialdiaren bat egin dute eta datorren ostegunean, beraz, 11:00-15:00 eta 17:00-21:00 bitartean lan geldialdia egingo dutela jakinarazi du Udalak.
Lanuzteak ondorioak izan ditzake hainbat zerbitzuetan; esate baterako, haurren liburutegia eta ludoteka itxita egongo dira. Edonola ere, dokumentuen erregistroa udaltzaingoaren eraikinean bermatuta egongo dela jakinarazi du Udalak eta horrez gain, hezkuntza zein gizarte arloko zerbitzu minimoak ere eskainiko direla ziurtatu du.
Kiroldegian ere aldaketak
Kiroldegiaren kasuan, bertako langileak ere greba deialdiarekin bat egingo dute eta ondorioz, lanuzte orduetan ez da harrera zerbitzurik eskainiko. Ikastaroei dagokienez 19:15eko pilates saioa eta 18:15 zein 19:15eko cycling saioak bertan behera geldituko dira.
Halaber, lanuzteak eragina izango du 17:00-20:30 bitarteko igeriketa ikastaroetan. Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 86 20 21 telefonora.