Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta adin guztietako zumaiarrek, bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.
Ikastaroen iraupena hiru hilabetekoa izango da, apirilaren 10etik ekainaren 22ra, alegia eta pertsona interesdunek kiroldegian izena eman beharko dute.
Lehorreko zein uretako jarduerak
Cycling, cycling mix, total training, gap, aerobic, pilates, mantentze gimnasia edota azkenaldian arrakasta hartu duen TRX-eko ikastaroak dira kiroldegiak eskaintzen dituen lehorreko jarduerak.
Horiez gain zumba klaseak ere mantenduko dira heldu zein 6-15 urte bitarteko haur eta nerabeentzat. Azken horien kasuan, hiru adin multzotan banatuta eskainiko dira saioak: 6-8, 9-12 eta 13-15, hain zuzen. Horrez gain, joko eta jolasak ere izango dira aukeran 6-8 eta 8-10 urte bitarteko haurrentzat.
Igeriketa ikastaroak ere eskainiko dira horiek ere adin eta mailaren arabera banatuta.
Hemen duzue eskaintza osoa.
Lubaki: 2018ko neguko ikastaroak by baleike on Scribd