Euskaraldirako prest?

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mar. 12a, 19:18

Dagoeneko aurkeztu da euskararen erabilera areagotzeko xedez Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkarteek elkarlanean antolatutako  ekimen berritzailea, “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimena, alegia.

Aipatu ekimen hori Euskal Herria mailan gauzatuko da eta noski, Zumaiak ere parte hartuko du. Bide horretan, martxoaren 13an helduko diegu antolaketa lanei eta horretarako lehen bilera bat egingo du Alondegiako Moila gelan arratsaldeko 18:30ean.

Euskaraldia Zumaian ere arrakastatsua izan dadin ezinbestekoa da ahalik eta herritar gehienok parte hartzea eta ildo horretan, Udalak zumaiar oro animatzen du datorren astearteko antolaketa bileran parte hartzera, guztien ekarpenak izango baitira aberasgarriak.  Zatoz eta egin dezagun elkarrekin euskararen alde lan!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide