Aholkusex zerbitzua martxoaren 22an eskainiko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mar. 20a, 13:27

Datorren ostegunean, hilak 22, Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko du Udalak Branka bulegoan 18:00etatik 20:00etara. Zerbitzu hori hileko laugarren ostegunetan eskaintzen da eta, bertan, zumaiarrek sexu eta bikote aholkularitzaren inguruan banakako arreta jaso ahal izango dute.

Aholkusex zerbitzuaren bitartez gai desberdinak jorratuko dira, hala nola,  identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea edota zeloak, baita zailtasun sexualarekin edo nerabeen heziketarekin zerikusia duten gaiak ere. Horietaz haratago, herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan ere aholkua eskainiko da.  

Halaber, aurrez aurreko arretaz gain, zumaiarrek sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 609 606 777 (Olatz) telefonora deitu ahal izango dute haien kezken inguruko argibideak jasotzeko.  

Zerbitzuaren helburua da harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sor daitezkeen kezka orori erantzuna emanez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide