EAJK, PSE-EEK eta EH BILDUK ONARTUTAKO OHARRA
Gaur goizaldean Txomin Agirren kokatuta dauden bi edukiontzi guneri su eman diete.
Dagoeneko itzali dute sua, baina horrelako ekintzen aurrean, beste behin errespetua eskatu eta egileei gizalegez jokatzeko eskatu die Udalak, errespetua baita, hain zuzen, elkarbizitzaren oinarrizko printzipioa.
“Ulergaitza zaigu zein izan den ekintza horren helburua, baina oraingoan, kalte materialez haratago, herritarren bizitza arriskuan jarri da, Txomin Agirreko etxebizitza bateko bizilagunak etxetik aterarazi izan behar baititugu haien segurtasuna bermatzeko, eta hori, guztiz onartezina da”, adierazi dute Udaletik.
Hori dela eta, egileei errespetua eskatu diete eta gauzak egiteko eta beren aurkakotasuna edo aldarriak adierazteko beste bide batzuk erabiltzeko eskatu diete.
“Hauek ez dira modu egokiak, horrelako jarrera eta ekintzek ez dute lekurik egungo gizartean, zumaiarren egunerokotasuna oztopatzen eta zailtzen dutelako. Eta ez hori bakarrik. Kasu honetan, herritar batzuek haien bizitza ere arriskuan ikusi dute eta hori ez da zumaiarrok nahi duguna. Horrelako jokabideak atzean utzita, aurrera egin nahi dugu, errespetuen oinarrituta, guztion elkarbizitza bermatuz”, amaitu dute Udaletik.