Santelmoak18

Segurtasun neurriak indartuko dira santelmoetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko api. 5a, 13:01

Azken bi urteotan bezala, festetan zehar udaltzaingo zerbitzua 24 orduz eskainiko da eta Ertzaintzaren pertsonala ere indartu egingo da.

Azken bi urteotan egin bezala, zumaiarren segurtasun eta ongizatea lehenetsi eta bermatze aldera, aurten ere, festetan zehar udaltzaingo zerbitzua 24 orduz eskainiko da hilaren 6an, 7an eta 8an eta baita jaien bigarren asteburuan ere, hau da, 13an eta 14an.

Horri lotuta, Ertzaintzaren pertsonala ere indartuko da. Horrela, elkarlanean, zaintza zerbitzua hobetu eta zumaiar ororen lasaitasuna eta segurtasuna bermatzeaz gain, puntu beltzei edota elkarbizitza oztopatzen duten egoerei aurre egin eta horiek ekiditu nahi da.

Amaitzeko, Udalak jai egun alai, bizi eta zoriontsuak izatea opa die herritarrei, berdintasunean eta errespetuan oinarrituta, ekintzez gozatu eta santelmoak elkarrekin giro onean disfrutatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide