Irristadak ekiditeko lanak egingo dira Julio Beobide ibiltokian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko api. 6a, 13:27

Lanak datorren hilaren 10ean, asteartean, hasiko dira eta hilabete inguru luzatuko dira.

Udalak produktu ez labaingarriz estaltzeko lanak egin ditu Kale Nagusian, Bonifazio Etxegarai kalean eta Larretxo auzoan. Asteartean, Julio Beobide ibiltokian hasiko dirag, eta lanak hilabete inguru luzatuko dira.

Aurreko kasuetan bezala, lan horien helburua da, espaloien egoera hobetuz, aipatu ibiltokia oinezkoentzat seguruagoa eta erosoagoa bilakatzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide