Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu du hilabetea: uztailaren 2tik 13ra lehena eta 16tik 27ra bigarrena. Udalekuetako ordutegia goizeko 09:30etik 13:00etara bitarte izango da eta egoitza aldiz, Herri Eskolako Sagarbide eraikina.
Matrikula eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Interesdunek ludotekan edota udaletxean bertan izena eman ahal izango dute apirilaren 16tik maiatzaren 2a arte. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan izango dira adina, sexua, ikastetxea, maila eta gela, beraz, ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala betetzea eta datu horiek guztiak azaltzea.
Horrez gain hau izango da gehitu beharreko dokumentazioa:
-
Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia)
-
Argazkia
-
Osakidetzako txartelaren fotokopia
Matrikularen kostua:
-
Hilabetea: 91,55€
-
Hamabostaldia: 51,85€
-
Familia ugarien kasuan: 61€ hilabetea / 34,60€ hamabostaldia
-
DBE-GLL onuradunek ordainketa salbuetsita izango dute
Diru sarrera egiteko kontu zenbakia: KUTXA ES30 2095 5174 91 1061601620
Informazio gehiago jasotzeko:
-
Zumaiako Ludoteka: 943 14 32 64 / ludoteka@zumaia.eus
Udaleko euskara eta hezkuntza saila: 943 86 50 25 (110) / euskara@zumaia.eus
Hemen duzue izen-emate orria:
Izen Ematea Orokorra Eusk by baleike on Scribd