Enplegu Zentroa ostegunean egongo da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko api. 18a, 07:48

Bulegoko ordutegia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da eta egun horretan enpresa sustapen zerbitzua zein lan orientaziorako laguntza eskainiko zaie herritarrei.

Ohikoa den bezala, hileko hirugarren ostegunean, Zumaiako Enplegu Zentroak ateak zabalduko ditu herritarrentzat, apirilaren kasuan, hilaren 19an, hain zuzen. Ordutegia goizeko 09:00-13:00 bitartekoa izango da eta bertan izango dira Mankomunitateko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbitzua eskaintzeko.

Azken zerbitzu horren kasuan bilera eraginkorragoa izan eta teknikariek zumaiarren behar eta eskakizunetara egokitutako erantzuna eman ahal izateko komenigarria da aurretik hitzordua eskatzea harrera@urolakosta.eus helbide elektronikoan edo 943 89 08 08 telefonoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide