Datorren maiatzaren 4an, ziklomotorren jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote motorrari Estazioko industria gunean dagoen brigadaren pabilioian. Ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00ak bitartekoa izango da eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan.
Horrez gain, azterketa egin ahal izateko honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:
- Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez)
- Zirkulazio-baimena
- Derrigorrezko asegurua
- Titularraren NAN zenbakia
Azterketaren prezioa 27.52€koa izango da.