Horretarako hain zuzen ere, udal hilerrian kolunbarioa egiteko aurrelanei ekin die Udalak. Lehen urrats gisa, kolunbarioa kokatuko den gunean aspaldidanik lurperatuta zeuden zortzu haurren gorpuak atera ditu lurpetik, horretarako, noski, aldez aurretik familien baimena jasota. Udalak adierazitakoaren arabera, gorpu horietatik zazpi, 1950eko eta 60ko hamarkaden artean ehortzi ziren bertan.
Behin lan horiek eginda datozen asteotan kolunbarioa eraikitzeko urratsak egiten jarraituko du Udalak. Bide horretan, errautsak gordetzeko hainbat horma hobi eraikiko dituela aurreratu du eta pertsona interesdunek udaletxean egin beharko dute horiek erabiltzeko eskaera.
Edonola ere, pauso horien berri aurrerago emango duela adierazi du Udalak.