Itzurun hondartzan uretako kirol jarduerak egiteko arautegia osatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mai. 30a, 16:33

Ildo horretan, Zumaiako Itzurun hondartzaren zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak hirura mugatuko dira eta lehiaketa publiko bidez esleituko dira horientzat jasotako eremuak. Neurri horren helburua da hondartzako erabiltzaileen eta surf zein bodyboard egiten duten lagunen arteko elkarbizitza egokia bermatzea.

Azken bi hamarkadetan izugarri hazi da surfa eta bodyboard egiteko ohitura, bereziki uda sasoian. Horren ondorioz sortu diren egoerak aztertu ondoren, sektore hori arautzeko erabakia hartu du Zumaiako Udalak, modu horretara, hondartzako erabiltzaileen eta surf zein bodyboard egiten duten lagunen arteko elkarbizitza egokia bermatzeko.

Ildo horretan, Zumaiako Itzurun hondartzaren zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak hirura mugatuko dira eta lehiaketa publiko bidez esleituko dira horientzat jasotako eremuak. 

Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera Itzurunen egiteko aukera.

Eskaerak ekainaren 13a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16).

Araudi osoa hemen irakurgai

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide