Bihar goizeko 08:30-14:30 bitartean N-634 errepidea itxita egongo da Getaria eta Zarautz artean, presazko lan batzuk direla eta.
2. Bizikleta Eguna: ekainak 9
Bizikleta Egunaren ospakizunaren harira antolatutako ekintza ezberdinen artean, 17:30etik 19:00etara txirrindulari lasterketa egingo da. Ondorioz, honako kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat aipatutako ordutegian:
- Axular ibiltokia
- Bidabe Azpia kalea
- Bonbillobekoa kalea
- Bidezarreta kalea
- Jadarre auzoa
18:15etik 18:30era bitartean trafikoa zabalduko da bertako bizilagunek ibilgailuak sartu/atera ditzaten.
3. Zarauzko Triatloia: ekainak 9
Datorren larunbatean, hilak 9, Zarauzko triatloia ospatuko da eta ondorioz, trafiko etenak egongo dira:
Esate baterako, Zumaiatik Getariara joateko errepidea zabalik mantenduko da egun osoz baina Zarautzera joateko, ordea, errepidea itxita egongo da 15:45-17:20 bitartean. Horrenbestez, Zarautzera joateko autopista hartu beharko da.
Edonola ere, Zumaiako udaltzaingoa Estazioko biribilgunean egongo da trafikoa desbideratzen eta informazio hori helarazten.
- LURRALDEBUS: Aldaketak autobus zerbitzuan
Zarauzko Triatloia 2018 ospakizuna dela eta, larunbatean, 2018ko ekainaren 9an, zerbitzuetan aldaketa desberdinak burutuko dira. Hori dela eta, linea desberdinetan autobusen ibilbidea eta/edo ordutegia aldatuko da.
UK09 ZUMAIA > DONOSTIA N-634
16:30 Zumaia-Donostia
Ordezko ibilbidea AP-8tik Zarautzeraino, AP-8 autobidetik, Suhiltzaileen biribilguneraino eta Donostiara doa AP-8tik eta Urbiletik ibilbidearekin jarraituz.
16:00 Donostia-Zumaia
Zarautzen, Suhiltzaileen geldialdia burutuko du ibilbidea AP- 8tik Zumaiaraino jarraituz.
17:00 Donostia-Zumaia
Zarautzen, ibilbidea barnealdetik egingo du, honako geldialdiak eginez:
- Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelayoko geldialdia ordezkatzen du.
- Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geldialdia ordezkatzen du.
- Bizkaia Kalea, Argiko geldialdia ordezkatzen du.
- Ordezko ibilbidea AP-8tik Zarautzeraino, AP-8 autobidetik, Suhiltzaileen biribilguneraino eta Donostiara doa AP-8tik ohiko ibilbidea eginez.
16:55 - 17:55 Donostia-Zumaia
Zarautzen, ibilbidea barnealdetik egingo du, honako geldialdiak eginez:- Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelayoko geldialdia ordezkatzen du.
- Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geldialdia ordezkatzen du.
- Photomuseumeko biribilgunea, Argiko geldialdia ordezkatzen du.
UK11 ZUMAIA > DONOSTIA AP-8 Oriotik 16:00 Donostia-Zumaia
Suhiltzaileen geldialdia burutuko du ibilbidea jarraituz AP- 8tik Zumaiaraino
LANTZADERA GETARIA-ZUMAIA
Zarautzera edo Donostiara joango diren Getariako bidaiariek, Getariatik Zumaiara joan beharko dute, ondoren adierazten diren zerbitzuetan eta Zumaian garraio aldaketa burutu joan nahi duten zerbitzura.
4. Eskola Txikien Eguna Oikian: ekainak 10
Igandean, ekainaren 10, Oikian Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna ospatuko da. Hori dela eta, ekainaren 9tik hasita, eguerdiko 14:00etatik aurrera ezingo da aparkatu herrigunean.
Pollos Oikinako zabalgunean aparkatzeko aukera izango dute bizilagunek.
- LURRALDEBUS: Autobus zerbitzu bereziak Zumaia eta Oikia artean
Oikian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren harira, ekainaren 10ean Zumaia eta Oikia artean zerbitzu bereziak burutuko dira.