Zumaiako Udaleko plantila organikoan hutsik dagoen Ofizialordea-udaltzainburua plaza betetzeko hautaketa prozesua abiarazi du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Lan eskaintzaren xedea da Zumaiako udaltzaingoan hutsik dagoen 'Ofizialordea-udaltzainburua' postua betetzea. Prozesua Zumaiako Udaleko karrera agenteei murriztutako oposizio-lehiaketa bidez egingo da eta prestakuntza ikastaro batez eta praktikaldi batez osatuko da. Izen ematea iragarkia GAOn argitaratu ahala zabalduko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide