Zumaiako Udalak bere doluminak eman eta elkartasuna adierazi nahi die uztailaren 25ean Zumaian hil zen Manuel Esnal San Sebastianen senide eta lagunei. Manuel EAJ-PNVren zinegotzi gisa aritu zen udaletxean 80ko hamarkadan eta Udalak ere bere esker ona helarazi nahi izan du garai hartan Zumaia eta zumaiarren alde egin zuen lanagatik.
Manuel Esnal beti gogoan!
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide