Santelmoetan Udaltzaingoak egindako esku-hartzearen inguruko argibideak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko mai. 4a, 09:57

Santelmoetan Zumaiako Udaltzaingoak egindako esku-hartze bat zalantzan jartzen duen informazio bat kaleratu da eta horren aurrean honakoa azaltzen du Udalak.

Udaltzaingoko agenteak herriko kutxazain batera bertaratu ziren herritarrek hala eskatuta. 4 gazte senegaldarrek bertan pasa zuten gaua eta bertan zeuden oraindik. Udaltzainek Ertzaintzari ere pasa zioten abisua eta Ertzaintzako agenteak ere bertaratu ziren. Herritarrek kutxazaina erabili ahal izateko, udaltzainek ateratzeko eskatu zieten gazteei eta gazteak bere kabuz atera ziren. Identifikatzeko arazoak sortu ziren, ez baitziren gai ez euskaraz eta ez gaztelaniaz  komunikatzeko eta dagokion protokoloa martxan jarrita ertzainek Zarauzko Ertzainetxera eraman zituzten, bertan, interprete baten laguntzarekin identifikazioa egin ahal izateko eta behin identifikatuta gazteek beren bidea jarraitu zuten.

Gazteak 4 ziren eta ez 3 kaleratu diren informazio okerrek dioten moduan eta Zumaiako udaltzainek gazteei emandako tratua egokia izan zen eta ez zen inolako tratu bortitzik egon, udaltzainek eta ertzainek egindako txostenek hala jasotzen dute. Zumaiako Udalak babes osoa adierazten die bere udaltzainei eta adierazten du ez dela onargarria horien lana zalantzan jartzea informazio okerrak erabiliz.

Zumaiako Udalak eskerrak ematen dizkie, halaber, gure herriko jaietan gau eta egun lanean diharduten udaltzain eta ertzainei. Jaietako udaltzaingoaren gaueko zerbitzua zumaiarren segurtasuna bermatzeko pauso garrantzitsua izan da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide