Ohar honen bidez, Zumaiako Udalak indarkeria matxistaren adierazpen ororen aurkako jarrera
irmoa adierazi nahi du. Eta era berean, bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak
erailketak salatzeko egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur, ekainak 27,
20:00etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.