Gor-itsutasuna bi zentzumen-urritasun (ikusmenekoa eta entzumenezkoa) batzearen ondoriozko desgaitasun bat da, eta gabezia hori duten pertsonengan komunikazio-arazo konkretuak eta premia bereziak sortzen ditu, modu globalean hautemateko, ezagutzeko, eta, beraz, beren ingurunean interesa izateko eta moldatzeko zailtasunaren ondorioz.
ASOCIDE, Espainiako gor-itsuen elkartea, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 1993an hasi zuen bere jarduna. Elkartearen helburua da pertsona gor-itsuen behar espezifikoak esparru guztietan bete ahal izateko era guztietako jarduerak bilatzea, sortzea eta sustatzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko, haien giza garapena, garapen intelektuala eta soziala bultzatuz.