Urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta gehiengo sindikalak “lan, bizitza eta pentsio duinen alde” egindako deialdiarekin bat eginez, udal langileen gehiengoak greba egingo du bihar. Udal Gobernuak ere greba deialdiarekin bat egin du.
Ondorioz, udal eraikin publikoak itxita egongo dira eta ez da zerbitzurik eskainiko. Hala, Udaletxea, Alondegia, Kiroldegia, Gaztetxola, Ludoteka, Turismo Bulegoa, Gizarte Zentroa (Hogarra) eta Gizarte Zerbitzuen Branka eraikina itxita egongo dira bihar.
Gizarte Zerbitzuen arloan, etxez etxeko laguntzan zein Eguneko Zentroan, gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituzte. Gutxieneko zerbitzuen baitan, Udaltzaingoa ere lanean izango da.