Ohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko ots. 26a, 08:43

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra martxan jartzeko lehen onarpena landuko dute, besteak beste. Saioa 18:00etan abiatuko da, udaletxeko pleno aretoan.

Hilaren 27an, ostegunean, ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxean. Besteak beste, Hiri Antolamendu Orokorrerako Plana (HAPO) martxan jartzeko lehen onarpena egingo dute; ogasunari dagokionez, hainbat kreditu aldaketaren berri emango dute plenoan; 2020rako Zumaiako Udaleko eta Zumaiako Kirol Patronatuko langileen ordainsarien igoera ere aztertuko dute.

Gai-ordena 2020/02/27 OHIKO OSOKO BILKURA

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide