[Bideoa] "Don't be dummy. Zuk ez duzu ordezkorik"

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko mar. 3a, 10:05

Otsailaren 13an 230 ikusletik gora izan ziren trafiko-istripuak prebenitzeko ekitaldian. Ikusi ekitaldiaren laburpen bideoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariak Zumaian egin zuen geldialdia otsailaren 13an. Ekitaldiok trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta EAEko ikastetxeetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.

Zumaiako Institutuak eta Zumaiena Ikastetxeak hartu zuten parte Zumaiako ekitaldiak. Gainera, ekitaldian zehar hiru lagunen testigantzak jaso zituzten ikasleek: Iban Barba udaltzainarena, Erraun Etxabe suhiltzailearena eta Alaitz Arbilla bizkarrezur-muineko lesioa duen neskarena. 

Orotara, 21.300 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte ekimen honetan. Ekimenaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide