Covid-19 birusaren krisiak herritarrengan sortu dezakeen egoera ekonomikoaz ohartuta, Zumaiako Udalak udal-zergen ordainketa etetea erabaki du. Hala, krisi egoera hau arindu bitartean, etenda egongo da zergen ordainketa. Gainera, ordainketa egin behar denean zatika ordaintzeko aukera ezarriko du Udalak. Ordainketa egutegi berria zehaztean herritarrei jakinaraziko zaiela jakinarazi dute.
Tamalez, Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketa bideratuta zegoen alarma egoera dekretatu aurretik, eta horren ordainketaren erreziboa jasoko dute herritarrek. Beste zerga guztien kasuan, alarma egoeraren arabera, Udalak zerga-egutegi berria zehaztuko du.