Zumaiako 'maker' sarea osatu nahi du Udalak, behar duten materiala eman eta Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko mar. 24a, 17:45

Covid19ak sortutako krisia dela-eta, Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzen ari da CovidEuskadi maker sarea. Horren baitan, 3D inprimagailuak dituzten maker herritarrei dei egiten die Udalak, Zumaiako makerren sarea osatzeko.

Covid-19 birusak sortutako krisi egoerari erantzuteko, 3D inprimagailuen bidez osasun eremuan falta duten materiala sortzen ari dira makerrak. Zumaian ere hainbat herritar lanean ari dira dagoeneko, eta Udalak Zumaiako sarea osatu eta indartuko ditu.

Hala, Zumaiako Udalak herriko maker horiei behar duten lehengai materiala emango die, 3D inprimagailuetan babes materiala fabrikatzen has daitezen. Ondoren, material hori CovidEuskadi maker sareak desinfektatu eta kalitate kontrola egin ostean, Osakidetzaren esku utziko du.

Zumaian dauden makerrei helbide honetako formularioa betetzeko eskatzen die Udalak: labur.eus/makerzumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide