Covid-19aren krisia dela-eta, eskolak eta udal eraikinak ixteko erabakia hartu zuten hainbat erakundek. Besteak beste, Haurreskolak itxita daude eskolak ixteko agindua eman zenetik. Egoera hori kontutan hartuta, Haurreskola Partzuergoak familiei zerbitzua eman den egunei dagokion zatia soilik kobratuko die. Era berean, martxoan kobratutako kopurua otsaileko kuotari dagokiola adierazi dute.
Kiroldegiaren kasuan, erabiltzaileek ez dute apirileko kuota ordainduko. Erabiltzaileek hilabete hasieran ordaindu ohi dute hilabeteko kuota. Martxoko ordainketa egin dute dagoeneko, baina apirilekoa ez dute ordaindu beharko.
Musika eta Dantza Eskolak kuotak kobratzen jarraitzea erabaki du, “eskolak aurten duen egoera ekonomikoa dela eta”. Adierazi dutenez, irakasleak ikasleekin harremanetan daude, asteroko lanen jarraipena egiteko. Gainera, ohiko klaseak mantenduz, ikasturtea ekaina amaierara arte luzatuko dutela azaldu dute.