Bizi duten egoera dela eta, Udalak herriko adinekoen bi egoitzetako (Otezuri eta San Juan) langileei ostatua eskatzeko aukera eskaini die. Izan ere, langile horietako askoren kezka da lanetik etxera itzultzerakoan etxekoak arriskuan ipintzea.
Behar hori ikusi duten lehen langileek jada egin dute eskaera, eta Tomas Apartamentuak ostatua prest agertu da bere apartamentuak doan eskaintzeko. Izan ere, 463/2020 Errege Dekretuak salbuespen gisa ostatuak osasun eta zaintza langileentzat zabaltzea baimentzen du.
Egoera hau amaitzean, Udala arduratuko da Tomas Apartamentuak garbitu eta desinfektatuta uzteaz. Udalak bere esker ona adierazi nahi dio Tomas Apartamentuak ostatuari, erakutsitako jarreragatik.