Herritarrei, arduratsu jokatu eta etxean gelditu direlako. Merkatariei, arduragatik itxi behar izan dutenei eta egunero oinarrizko beharrak asetzeko lanean jarraitzen dutenei. Gazte boluntarioei, adinekoei 80 erosketatik gora egin dizkiete. Maker sareari; herriko egoitzei, osasun zentroari eta dendei emateko 350 pantaila pasa egin dituzte. Gizarte zerbitzuetako udal langileei, adinekoen 750 etxe baino gehiagotara banan-banan deitu dutelako, haiei entzuteko. Ezinbesteko lanetan kalean dabiltzan udal langileei. Zaintza arloko langileei, gehien behar dutenen ondoan daudenei. Osasun langileei, lehen lerroan eguneroko borrokan tinko dirautenei.
Eskerrik asko guztioi. Eutsiko diogu.