Udaleku irekietarako eta udazaintza zerbitzurako izen emateak atzeratu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko api. 6a, 12:10

Osasun alarma egoera dela-eta, udaleku irekietan eta udazaintza zerbitzuan izena emateko epeak atzeratzea erabaki du Udalak. Epe berriak zehaztean helaraziko die informazioa Udalak familiei, hedabideen eta ikastetxeen bitartez.

Aste hauetan ziren egitekoak, hasiera batean, 2020ko udalekuetako eta zaintza zerbitzurako izen emateak; baina COVID-19 birusagatik sortutako osasun alarma egoera tarteko, epea atzeratzea erabaki du Zumaiako Udaleko Hezkuntza Sailak.

Nolanahi ere, Udalaren izenean familiei adierazi nahi diete egoera argitu ahala berehala jakinaraziko dutela eta modu egokian zabalduko dela informazioa, bai hedabideen bitartez, baita ikastetxeen bitartez ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide