Beharra duten herritarrek zergen ordainketak atzeratu edo zatikatzea eskatzeko aukera edukiko dute. Era berean, ordainketarako arazoak dituzten herritarrei gizarte zerbitzuetara jotzeko deia egin diete.
Harremanetarako telefono hauetara deitu daiteke:
- Gizarte Zerbitzuak: 943-86 22 00 / 608 755 982 / brankaharrera@zumaia.eus
- Ogasuna: 943-86 51 69.
UDAL ZERGAK
1. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga: Ordainketa epea zabalik dago eta luzatu egingo da. Uztailaren 3a izango da ordaintzeko azkeneko eguna; egun horretan kobratuko dira helbideratuta dauden ordainagiriak. Atzerapena edo zatikapena eskatu nahi duten herritarrek, data hori baino lehen egin beharko dute.
2. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ/IBI): Abuztuaren 1etik irailaren 15era ordaindu beharko da (atzerapena edo zatikapena eskatu behar duenak, data hori baino lehen egin beharko luke.
3. Azoka eta baratzetako tasak: Errolda fiskalaren lanketa atzeratuko da, eta ondorioz, baita ordainketa epea ere. Data berriak zehaztean jakinaraziko die Udalak herritarrei herritarrei (atzerapena edo zatikapena eskatu behar duenak, jakinaraziko zaio zein datara arte egin beharko lukeen).
4. Bestelako tasak: Espainiako Gobernuak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarritako alarma egoeraren deklarazioa dela-eta, zergapetuta dagoen okupazioari ezin izan bazaio probetxurik atera, zati proportzionalean kobratuko dira tasa horiek.
Ordainketa horiek guztiei buruzko zalantzak edukiz gero, edota atzeratze edo zatitze beharra izanez gero, Udaleko Ogasun sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete herritarrei.
Harremanetarako telefono honetara deitu: Ogasuna: 943-86 51 69.
HONDAKINAK ETA URA
Hondakinen zerga (UKUE, Urola Kosta Mankomunitatea): Atzeratuko egingo da hondakin zerga ordaintzeko epea eskualdeko zergadun guztientzat.
Merkataritzako saltoki txikiak, ostalaritza eta turismo-sektoreko, nahiz bestelako enpresak ixteko aginduaren ondorioz, inolako diru-sarrerarik ezin sortuta diren eskualdeko eragileei ez zaie zabor tasarik kobratuko jarduna etenda duten bitartean.
Harremanetarako: Urola Kostako Udal Elkartea: 943-89 08 08 / harrera@urolakosta.eus
Ura (Gipuzkoako Urak): Fakturak zatika ordaindu ahal izango dira, interesik gabe, baldin eta borondatez ordaintzeko epea amaitu baino lehen eskatzen bada.
Harremanetarako: Gipuzkoako Urak: 902-30 22 22 / 943-31 86 02 / www.gipuzkoaur.eus