Ertzaintza eta Udaltzaingoak aplikatu beharreko eguneratutako irizpideen berrikuspena argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2020ko apirilaren 15ean. Bertan ezarritakoaren arabera baratzeetan lan egin daiteke, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada.
Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira eta Baratze Parkeko betekizun hauek ere bai:
- Sintomarik baduzu, etxean geratu
- Norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko arretaz aritu eta pertsonen arteko gutxieneko 2 metrotako segurtasun tartea errespetatu.
- Baratza bakoitzeko erabiltzaile bakar bat aritu.
- Lanabesen biltegia eta aldagelak EZIN DIRA ERABILI, etxetik aldatuta joan beharko dira erabiltzaileak.
- Erabilitako lanabesa eta ateetako heldulekuak desinfektatuta utzi.
- Norberak beharko duen xaboia, desinfektatzeko produktuak, eskuak lehortzekoa eta behar izanez gero, bestelako babes neurriak eramango ditu.
- Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, Baratze Parkera sartzeko erabiltzaile elkarteak ezarritako txandak eta hartutako konpromisoak errespetatu,instalakuntzak irekita edukitzeko ezinbestekoa baita:
Txandei dagokionez, honakoa da zehaztu dutena:
- Gehienez bi orduko iraupena izango duten txandak antolatu dira
- Txanda bakoitzean, gehienez ere 20 baratzek izango dute aldi berean, lanean aritzeko baimena
- Baratze bakoitzak astean bitan txanda izango du
- Adostutako txandak eta segurtasun neurriak jarraituko dira
Arduraz jokatu eta elkar zaindu!