Udalak material egokia erosi ostean, herriko enpresek materiala moztu dute, jarraian jostunen sareak maskarak egiteko. Gaztetxeko boluntarioekin batera prestatu ditu gutunak Udalak, eta datozen egunotan hasiko dute etxeetara banaketa. 65 urtetik gorako herritarrak izango dira maskara jasotzen lehenak, eta horien ostean, datozen asteotan, gainontzeko herritarrek jasoko dituzte.