Santiago hondartzako taberna eta komunen kudeaketa esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko mai. 28a, 09:11

Udalak argitaratu ditu Santiago hondartzako taberna-kafetegia eta komunak kudeatzeko zerbitzua esleitzeko pleguak. Eskaintzak telematikoki aurkeztu beharko dira, ekainaren 10era bitartean.

Santiago hondartzako Portutxiki taberna-kafetegia eta komunak kudeatzeko zerbitzuak emateko plegu administratiboak argitaratu ditu Udalak. Interesdunek ekainaren 10era bitartean aurkeztu ditzakete eskaerak, Kontratatzailearen Profilaren bidez.

Zerbitzua 2020, 2021, 2022 eta 2023 urteetan emango da, oinarrietan ageri den egutegiaren arabera.

Baldintzak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide