Euskal Autonomia Erkidegorako trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko arauak ezartzen dituen 12/2020 Dekretuak, Espainiako Gobernuak erabakitakoak, 7. artikuluan "Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako lokalak eta zerbitzuak berriz irekitzea" jarduera maiatzaren 25ean hasi ahal izango dela ezartzen du, edukieraren %50arekin.
Hala, Osasun Sailak elkarte gastronomikoei eta txokoei zuzendutako gomendioak zerrendatu ditu, horrelako elkarteen erabiltzaileen artean COVID-19ren bidezko transmisioa eta infekzioa prebenitzeko.
Edukiera eta gutxieneko distantziak, lokalaren higiene-neurri orokorrak, sukaldeko eta barrako neurri espezifikoak, eta komunetan bete beharreko neurriak jaso diztuzte txostenean. Horrez gain, neurri horiek bete daitezen bestelako gomendioak ere eman dituzte, hala nola: jardueran arauak zaintzeko ardura duten pertsonak esleitzea, informazio-kartelak jartzea, lokalean partekatzeko mahai-jokorik ez izatea edota txartel bidezko ordainketa sustatzea.
Gomendio guztiak txosten honetan irakur daitezke.