Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko eka. 8a, 16:30

Eskaerak ekainaren 15a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da, eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.

Zumaiako bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatzen ditu Udalaren araudiak. Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.

Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak eta eskaera orriak (2020)

Itzurun hondartza

Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, hiru eremu jarriko dira, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:

  • Santelmoaldea 1 (ezker aldean)

  • Santelmoaldea 2 (ezker aldean)

  • Itzuruntxikialdea (eskuin aldean)

Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.

EREMUA

ORDUA1

KOP.

ORDUA2

KOP.

Santelmoaldea 1

08:00-10:30

10

10:30-…

6

Santelmoaldea 2

08:00-10:30

10

10:30-…

6

Itzuruntxikialdea

08:00-10:30

10

10:30-…

6

 

Santiago hondartza

Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, eremu bat jarriko da, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko: ibai aldea.

Santiagon ere orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.

EREMUA

ORDUA1

KOP.

ORDUA2

KOP.

Ibai aldea

08:00-10:30

10

10:30-…

10

 

Eskaerak

Eskaerak 2020ko ekainaren 15a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16) aurkeztuko dira eskaerak eta horiekin batera jarraian azaltzen diren agiri eta dosierrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide