Gai ugari aztertuko dituzte biharko saioan. Hala nola, Ogasunaren arloan, Kirol Patronatuaren tasen aldaketa aztertuko dute; Hirigintzari dagokionez, Belaunaldi berriko telekomunikazio zerbitzuak atzitzeko sareak formatu unibertsalean hedatzeko udal ordenantzari hasierako onarpena emango diote; garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak ere landuko dituzte, eta LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutako adierazpena ere landuko dute.
Batzarra ekainaren 25ean izango da, ostegunean, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Hemen bilkurako gai ordena.