Inaxi Etxabe Oliden, gugan bego

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko uzt. 13a, 14:30

Zumaiako Udalak bere doluminak adierazi nahi dizkie larunbatean zendu zen Iñaxi Etxabe Olidenen senide eta lagunei. Etxabe XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen. Udalak bere esker ona adierazi nahi du honek egindako lanagatik. Gugan bego.

1933an Oikiako Soburutz baserrian jaio zen Iñaxi Etxabe, eta gerora Zarautz izan zuen bizileku. Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bertso idatziak, eta Basarriren bertso batzuei erantzunez egindako sorta hau izango da beharbada ezagunena. 

Isilarazitako emakume bertsolarien belaunaldi oso baten lekuko izan zen Etxabe, eta oholtzan azkenengo aldiz 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ikusi genuen, hark jantzi ziolako Beñat Gaztelumendiri txapela. Orduantxe egin zioten Baleike aldizkarian elkarrizketa hau.

Inaxiren biografia Bidegileak bildumako ale honetan irakur daiteke.

Zumaiako Udalak bere doluminak adierazi nahi dizkie Etxaberen senide eta lagunei, eta eskerrak eman urteetan honek egindako lanagatik.

Gugan bego.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide