Kontxako estropada berezia izango da aurtengoa, eta hurrengo bi igandeetan herritarrek ezin izango dute Donostiako urteroko zitara joan. Hala ere, Udalak eta Telmo Deun Arraun Elkarteak Zumaiako arraunlariak animatzera deitu dituzte herritarrak, eta horretarako balkoiak gorriz apaintzeko deialdia egin dute.
Halaber, arduraz jokatzeko deia egin dute: osasun-arrazoiengatik Donostiako Kontxako estropadetara ez joateko, eta herrian bertan segurtasun-neurriak zaintzeko eskatu dute.