Ordenantza fiskalak onartzeko ezohiko osoko bilkura izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko urr. 13a, 07:59

Ordenantza fiskalak onartzeko ezohiko osoko bilkura hilaren 13an (asteartea) izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. 19. kreditu aldaketa eta hirigintzako gai bat ere aztertuko dituzte bilkuran.

Udal Gobernuak 2021eko zerga eta tasa guztiak izoztea proposatuko du, Covid-19ak sortutako egoera ezegonkorraren aurrean “herritarrak ez estutzeko”.

Gai ordena

1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (148. zbkia – 2020.09.24)

2.- OGASUNA.-

2.1.- IRIZPENAK:

2.1.1-. 2021. EKITALDIRAKO ORDENANTZA FISKALAK ONARTZEA, BIDEZKO BADA.

2.1.2.- UDALAREN 19. KREDITU ALDAKETA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.-

3.- HIRIGINTZA.-

3.1.- IRIZPENA:

3.1.1.- JADARRE AUZOA, 9ko FATXADA BIRGAITZEKO OBRA LIZENTZIAREN ICIO ATALEKO %95EKO HOBARIA EMATEA, BIDEZKO BADA.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide