TAO sistemari buruzko inkesta azaroaren 15era bitartean bete ahal izango da, udaletxean edo 'online'

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko aza. 10a, 11:46

Udalak azaroaren 15era luzatu du inkesta betetzeko epea. Udaletxean bertan zein partaidetza.zumaia.eus webgunearen bidez bete daiteke. Tarte honetan mahai tekniko-politikoa berrosatzen hasiko da Udala.

Udalak lehen faseko inkesta betetzeko epea azaroaren 15era arte luzatuko du, ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten. Tarte honetan mahai tekniko-politikoa berrosatzen hasiko da Udala. Hurrengo fasea azaroaren 16ean hasiko da, mahai tekniko-politikoaren bilerekin.

Inkesta partaidetza.zumaia.eus webgunean zein udaletxean paperean bete daiteke.

Aparkalekuen erregulazio sistema ezarri zenetik erabilitako prozedurari jarraiki, eta martxoko bilera irekietan agindu bezala, sistema birpentsatzeari ekin dio Zumaiako Udalak. Sistema ahalik eta sinple eta erosoena diseinatzeko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide