2021erako aurrekontuak onartzeko osoko bilkura izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko abe. 14a, 18:00

18:00etan izango da bilkura, udaletxeko pleno aretoan.

Zumaiako udalbatzak ostegun honetan eztabaidatuko ditu 2021rako aurrekontuak. 16.212.911 euroko aurrekontu-proiektua aurkeztuko du Udal Gobernuak.

Hirigintza arloan urjentziaz egin beharreko zenbait lan egitea, eta maileguen bidez “Zumaiarentzat estrategikoak” diren proiektuak gauzatzen jarraitzea proposatuko du Udal Gobernuak. Gizarte Zerbitzuak eta dirulaguntzak "blindatu” nahi ditu Udal Gobernuak, eta Ostolazak adierazi duenez, behar beste handituko dituzte behar sozialei aurre egiteko diru-partidak. Edonola ere, 2020ko aurrekontuekin egindako “norabide aldaketarekin” jarraitzea da Udal Gobernuaren xedea.

Osoko bilkuran beste zenbait kreditu aldaketa aztertuko dituzte, eta Zumaiako plangintzako arau subsidiarioen aldaketari -12.2 Torreaga esparruari eta Puntanuena 2 1. sektoreari dagokiona- behin betiko onarpena emango diote. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide