Ikusgai dago 2021eko Zumaiako zerga egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Zumaiako Udalak 2021erako zerga egutegia argitaratu du. Hurrengo astean zehar iritsiko da Zumaiako etxeetara, baina internet bidez ere kontsultatu daiteke.

Helbideratutako erreziboak:

Baimendutako banketxeetako eta aurrezki kutxetako kontuetan kargatuko dira borondatez ordaintzeko epearen azken egunean.

Helbideratu gabeko ordainketak:

Ordainagiriak ohiko postaz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jasotzen ez bada, bikoiztu bat eskatu beharko da Udalaren Zerga Bilketa bulegoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide