Zumaiako Udalak bat egin du Aintzane Pujanaren erailketa matxista salatzeko mobilizazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2021ko urt. 23a, 09:21

Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak egindako elkarretaratze deialdiarekin eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera. Mobilizazioa 12:30ean izango da, Beheko plazan.

Zumaiako Udalak "gogor" salatu nahi du Aintzane Pujanaren erailketa sexista, eta aldi berean, "elkartasun eta babes osoa" adierazi nahi die hildakoaren familiari eta gertukoei. 

Udal Gobernuak adierazi du beraiek ere ez dutela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Horren aurrean, gainera, herritarren konpromisoa eskatu dute, "denon ardura" baita edozein motako indarkeriaren aurrean "jarrera aktiboa" izatea. 

Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak urtarrilaren 23an, larunbatean, 12:30erako egindako elkarretaratze deialdiarekin, eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide